Heziketa etapa honen lehenengo helburua da haurren garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala suspertzea familiekin lankidetza estua mantenduz. Gizarte-harreman berriak sortzeko aukerak handitzen saiatzen gara, elkarlanean aritzen, besteekin harremanetan jartzen eta elkarrekin bizitzen ikas dezaten, euren gaitasun sozial eta hiritarra garatuz..
Ikastetxean, interes bereziz lantzen dugu mugimendu-garapena. Gaitasun anitzak ikasten dituzte. Euren hizkuntza garatzen dute. Material didaktikoak ikertzen eta erabiltzen dituzte. Dantzatu, abestu, jolastu egiten dute, ondo pasatzen dute eta sortzaileak dira. Lanarekiko zaletasuna garatzen dute. Mila modutan adieraziz gozatzen dute. Jainkoa ona dela irakasten zaie, zaintzen eta laguntzen dieten pertsonak bezalakoa dela. Formak, bolumenak, espazioak, denbora, irakurketa, idazmena eta matematikekin hasten dira.
© Copyright PRESENTACIÓN DE MARÍA Ikastetxea - Pº Duque de Mandas, 1 - 20012 Donostia, Gipuzkoa
Tel.: 943 27 16 89 - 943 27 16 55 | Fax: 943 27 16 55 | Email: